Zakilaren makodura
Zer da zakilaren makodura?
Zakilaren makodura zakilaren gorputz leizetsuen elastikotasunaren aldaketa da. Makodura 30º-tik gorakoa bada, penetraziorako zailtasuna edo ezintasuna sortzen du.
Sintomak
- Mina erekzioan
- Gogortasun handiagoko, irregularreko eta tamaina aldakorreko eremu baten haztapena
- Zakila erekzioan makotzea. Makodura dortsala, bentrala edo beherantzkoa eta albokoa izan daiteke, bai ezkerrera edo eskuinera, plakaren kokapenaren eta tamainaren arabera
- Zakilaren laburpena. Batez ere “septum” edo trenkada leizetsuari eragiten dioten plaketan
- Zakilaren zurruntasuna galtzea erekzioan, bereziki zakilaren posizio distalean
- Koitorako zailtasuna. Batez ere, makodurek gehiegizko gradua duten kasuetan
- Bikotearen mina koitoan zehar, makodura handiko kasuetan
Tratamendua
Tratamendu farmakologikoak eta kirurgikoak daude. Arazoak urtebete baino gehiago irauten badu, irtenbide kirurgikoa baloratu beharko da.