Gizentasunaren kirurgia

Berreskuratu zure osasuna, berreskuratu zure bizitza. Gehiegizko pisuak zenbait arrisku dakartza. Gizentasunak muga fisikoak dakarzkio gaixoari, eta heriotza ere eragin dezake.

Poliklinika Gipuzkoaren oinarrizko gida Gizentasunaren Kirurgiari buruz

Gida honen xedea gizentasuna jasaten duten pertsonei tratamendu kirurgikoak ekar diezazkiokeen abantailei eta arazoei buruz informatzea da. Kirurgia morbidoaren ebakuntza egitea baloratzen ari diren pertsonek informazio xehatua daukate.

Ezin nuen bizitza normala egin, orain zorionekoa naiz. Ana izena dut; 2005ean 140 kg pisatzen nituen, eta nire GMI 49koa zen. Ebakuntza egin nuenetik, 60 kiloko pisua mantendu dut. Orain zoriontsuagoa naiz.

  1. Gizentasunaren arriskuak
  2. Kirurgia noiz da gomendagarria, eta noiz ez?
  3. Ebakuntza
  4. Ospitalizazioa
  5. Gaixoak egin beharreko dieta
  6. Egon daitezkeen arriskuak eta konplikazioak
  7. Lekukotasunak

 

1. Gizentasunaren arriskuak

Gizentasunak maila ezberdinak ditu. Egoera arin batean jateko ohiturak aldatuta trata daiteke, baina egoera aurreratuetan irtenbide kirurgikoak proposatzen dira haren tratamendurako.

Arazo kardiobaskularrak: bihotzekoa, gibel gantzatsua eta hipertentsioa, besteak beste. Zirkulazio-sistemak ere kalteak jasan ditzake, ahalegin handiagoa egin behar baitu odola ehunetaraino irits dadin; gauza bera gertatzen da arnas sistemarekin, arnasketa-ahalmen txikiagoa duelako.

Urdail-hesteetako gaixotasunak: errefluxu gastroesofagikoa eta harriak besikulan.

Emakumeengan: hormonetan eragiten du, hileko irregularrak, haurdun geratzeko zailtasunak eta umetokiko minbizi gehiago eraginez.

Diabetesa: gizentasun morbidoa daukaten gaixoen % 50ari eragiten dio kasik.

2. Kirurgia noiz gomendatzen da, eta noiz ez?

Kirurgia gomendagarria da egoera hauetan:

  • 18 eta 60 urteko pertsonen artean
  • Gizentasun morbidoa eta 40 kg/m2-tik gorako GMI daukaten gaixoak
  • Gizentasun morbidoa eta 35 kg/m2-tik gorako GMI eta gehiegizko pisuarekin zerikusia daukaten gaixotasunak dauzkaten gaixoak
  • Ebakuntzaren ondorioei buruz informatuta egotea
  • Gaixoak medikuaren gomendioak eta tratamenduak eskura edukitzea
  • Ebakuntzaren ondorioen jakitun izatea

Kirurgia ez da gomendagarria kasu hauetan:

  • Bihotz-balbulak edo bularreko angina
  • Ultzera gastrikoak edo duodenalak, konpondu arte
  • Haurdunaldia edo edoskitzea
  • Arazo psikiatriko larriak
  • Alkohol- edo droga-mendekotasuna
  • Kirurgiarekin pisu perfektua edukiko dutela pentsatzen duten pertsonak

Gizentasun morbidoa daukat?

Gizentasun-maila ezagutzeko, gorputz-masaren indizea (GMI) erabiltzen da. Gaixo batek gizentasun morbidoa duela jotzen da gorputz-masa indize hau daukanean:

  • 40tik gorakoa
  • edo 35etik gorakoa gehiegizko pisua eragiten dion beste gaixotasunik badu

3. Ebakuntza

Helburuak

Hauek dira ebakuntzarekin lortu nahi diren helburuak:

  1. Ohitura dietetikoak aldatzea
  2. Kaloria kopurua murriztea
  3. Kopuru handietan ez jatea, gonbitoa saihesteko

Pertsona bakoitzak bere denbora behar du sendatzeko, baina 3 edo 4 astetan lanera bueltatzea da ohikoena. Energia-maila normalak 6 edo 8 astera berreskuratzen dira.

Hiru ebakuntza kirurgiko mota daude, eta Poliklinika Gipuzkoako kirurgia beriatrikoko espezialistek bat aukeratuko dute gaixo bakoitzaren ezaugarrien arabera eta kasu bakoitza sakon aztertu ondoren, gaixo bakoitzari tratu indibiduala emanez. Hiru prozedurak laparoskopikoaren bidez (kirurgia ia ez erasokorra) edo kirurgia irekiaren (ohikoa) bidez egin daitezke.

1. Sleeve gastrikoa
Sabelaren edukiera murriztean datza, edukiera txikiko hodi baten forma emanez.
Laparoskopiaren bidez egiten da, sabelaren parte bat grapatuz eta moztuz.
Sleeve-gastrico

 

2. Deribazio gastro-jeiunala (by-pass gastriko proximala)
Ebakuntza honek helburu bikoitza du, ahorakina murriztea batetik (sabel txiki bat egiten da asetasun-sentsazioa azkarrago eman dadin), eta elikagaien xurgatzea murriztea bestetik.
by-pass-gastrico-proximal

 

3. Deribazio gastro-jeiunal distala
Helburuak aurreko ebakuntzak dituenaren berdinak dira, baina ezberdintasun bat dauka: hestearen goiko eta beheko parteak bat egiten dute, digestio-prozesua askoz ere azkarragoa delarik.
derivacion-gastro-yeyunal-distal

 

Kirurgiatik espero diren emaitzak

Ebakuntza arrakastatsua izango da pisua % 30 eta % 40 artean galdu denean; hala, 120 kg pisatzen zituen pertsona batek 80 kg inguru pisatuko ditu. Orokorrean, gaixo guztiek pisua galtzen dute, baina kirurgiaren ostean gomendatutako dieta jarraitzea gaixoaren borondatearen araberakoa da. Balioesten da gutxi gorabehera 5 eta 5 kilo galtzea hilabetearen hasieran, eta, gero, 2-3 kilo artean galtzea hilabete bakoitzean.

Alabarekin ere ezin nintzen irten. Laura dut izena; 29 urterekin 134 kg pisatzen nituen eta 48ko gorputz-masa indizea neukan; alabarekin parkera ere ezin nintzen joan, nire garunak gehiegizko pisuagatik ondo oxigenatzen ez zuelako eta edozein unetan lo hartzen nuelako.

4. Ospitalizazioa

Ebakuntza aurrekoa
Historia klinikoa eta azterketak egiten dira kirurgian eragin dezaketen arazoak edo patologiak baztertzeko.

Ebakuntzaren ostekoa
Ebakuntzaren ostean erreanimazioko edo zainketa intentsiboko unitatera lekualdatzen da. Anestesia Zerbitzuak egoki deritzonean logelara eramaten da.

Birikak osorik zabaltzeko eta arnasketa hobetzeko garrantzitsua da gaixoak behintzat 10 arnasaldi sakon egin ditzala flemak botatzeko.

Gaixoak zenbait hodi eduki ditzake (pixkanaka kenduko zaizkio), zunda nasogastrikoa (sudurretik sabelera doan hodi txikia, sabela hutsik mantentzeko eta gonbitoak saihesteko) eta likidoak zainetan (lehenengo egunetan zain barneko elikadura jasoko du).

Ospitalean 3 egunetik 5 egunera egongo da, eta bigarren egunetik aurrera elikagaiak pixkanaka hartzen joateko programari hasiera emango zaio.

5. Gaixoaren dieta

Ospitalizazioan zehar
Ebakuntzaren osteko lehenengo 24 ordutan likidoak hartuko ditu bakarrik, kopuru txikitan. Likido horiek onartzen baditu, pureak jan ahal izango ditu, kopuru txikitan egunean 3 aldiz.

Dieta lehenengo 6 astetan.
Denbora horretan sabela orbaintzen doa, eta, beraz, elikagaiak pure moduan jan behar dira egunean 3 aldiz. Bitamina osagarriak ere errezetatuko dira elikadura osatzeko.

Bizitza osorako dieta
Lehenengo 6 asteen ostean elikagai solidoak jan daitezke, baina pixkanaka, gonbitoak saihesteko. Sabel berria txikiagoa da, eta, beraz, gogoratu behar da janari kopuru txikiak onartzen dituela. Elikagai batzuk hesteetako ezinegona eragin dezakete, hala nola gantz edo zuntz askoko elikagaiek.

 

6. Egon daitezkeen arriskuak eta konplikazioak

Ebakuntza kirurgikoan

Ebakuntzen % 80ak ez du konplikaziorik izaten, baina aintzat hartu behar da gizentasunaren kirurgia kirurgia handia dela; arrazoi hori dela eta, arrisku hauek eman daitezke:

  • Konplikazio txikiak, zauria infektatzea esaterako
  • Biriketako jariakinak erauzteko zailtasuna
  • Koaguluak garatzea biriketan edo hanketan
  • Pneumonia eta hesteetako edukiak ihes egitea lotura kirurgikoaren tokietatik
  • Hilkortasun-arriskua % 1 azpikoa da

Kirurgiaren ostean

Goragalea eta gonbitoa: polikiago jaten saiatzea, elikagaiak ondo mastekatuz; agian beharrezkoa da likido edo pure gehiago hartzea denbora batez.

Bizkarreko eta/edo toraxeko mina: min hori jaterako garaian ematen bada, jateari utzi behar zaio, eta mina desagertzean berriro hasi.

Deshidratazioa: likido gutxiegi edukitzeagatik ematen da. Egunean 6 baso ur edatea komeni da.

Idorreria: maiz ematen da lehenengo hilabetean. Zukuak eta frutak maiz hartzearekin murrizten da.

Sabelaren irteeran buxadura: elikagaiak ondo ez mastekatzeagatik sabelaren irteera blokeatzen da. Goragalea, gonbitoak eta mina dira sintoma nagusiak.

Grapen lerroa haustea: ezohizkoa da, baina elikagai kopuru handiak hartzen badira gerta daiteke.

Gordailu gastrikoa handitzea: elikagai kopuru handiak jateagatik gertatzen da. Elikagaien testura aldatzearekin konpontzen da.

Pisua hartzea edo pisua jaisteko ezintasuna: medikuarengana jo behar da, baina likido edo janari azukretuak kontsumitzeagatik gertatu ohi da.

Ilea erortzea: pisua galtzean ilea eror daiteke; pisuarekin batera egonkortzean berriro haziko da.

 

7. Lekukotasunak