Kolon-minbizia

Digestio-gaixotasunen barruan, patologiarik ohikoenen artean dago kolon-minbizia. Bereziki 60 eta 75 arteko pertsonengan ematen da, eta areagotzen doa mendebaldeko herrialdeetan. Espainian ohikoak diren beste tumore batzuei aurrea hartu die, hala nola prostata-tumoreari eta biriketako tumoreari.

Halaber, unitatean beste patologia batzuk ere tratatzen dira, adibidez: hestearen hanturazko gaixotasunak, lesio odoltsuen tratamendu endoskopikoa argon-laserraren edo barize esofagikoen esklerosiaren bidez, polipeptomia ezberdinak eta CPRE koledokoaren edo behazun-hodi nagusiaren mailako kalkulu bereizmenarekin.

Unitate berriak patologia horiek tratatzeko erabiltzen duen teknikarik garrantzitsuena kolonoskopia da, diagnostikoa zein terapeutikoa; horren bidez, lesio polipoideak erauzten ditu, eta, modu horretara, haiek eragindako sintomatologia, hazkuntza eta gaiztotzea saihesten ditu.

Unitatearen indarguneetako bat da ia erasokorra ez den laparoskopia bidezko kirurgia; teknika hori ohiko moduan erabiltzen da ebakuntza kirurgiko gehienetan, eta horren ondorioz gaixoen bizi-kalitatea hobetzen da ebakuntzaren osteko susperraldian. Teknika horiek osoki garatu dituzte Unitatean, digestio-kirurgialariaren eta gastroenterologoaren lankidetzaren ondorioz. Digestio-sintomatologiarekin espezialista batengana edo bestearengana jotzen duten gaixoek bat egiten dute diagnostikoan. Halaber, lankidetza hori ezinbestekoa da premiazkoak ez diren azterketa osagarriak saihesteko eta azterketak (kolonoskopia) atzerapenik gabe egiteko, eta, halaber, gaixoak digestio-aparatuaren gaixotasunak aztertzen eta tratatzen dituzten espezialista batengana eta bestearengana joaten denborarik ez galtzeko.