Poliklinikado Ginecologia Zerbitzuko espezialistek atentzio integrala eta pertsonalizatua eskaintzen diote paziente bakoitzari nerabezaroan, menopausian, haurdunaldian, minbizi genitala edo bularretakoa garaiz diagnostikatzerakoan eta abar. Horretarako klinika honek abangoardiako baliabide teknikoak ditu hainbat alorretan: atentzio obstetrizikoan, ama-heziketan…Halaber, gizonezkoen zein emakumezkoen antzutasun kasuetarako laguntza bidezko ugalketarako teknikarik modernoenak ditu.

Haurdun dagoen emakumearen jarraipen ginekologiko osoa eta etengabea eskaintzen dugu, bai eta erditu ondoren ere. Esperientzia handiko emagin, ginekologo, anestesista (gure pazienteek anestesia epiduralaren efektu atseginak goraipatzen dituzte) eta neonatologoak ditugu gure taldean.


Lotutako albisteak

“Minbizi ginekologikoaren detekzio goiztiarrak hain erasokorrak ez diren tratamenduak ahalbidetzen ditu eta pazienteen biziraupena hobetzen du”

“Prebentzio-programak jarraitzea, GPBaren aurkako txertoa hartzea eta bizimodu osasungarria izatea dira minbizi ginekologikoak prebenitzeko eta biziraupena hobetzeko tresnarik onenak”, azaldu du Juan Céspedesek, Policlínica Gipuzkoako Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzuko buruak.


“Emakumeek erditze segurua bilatzen dute, erditze pertsonalizatuko plan batekin, eta ospitaleratzean duten pribatutasuna eta erosotasuna baloratzen dute”

Juan Céspedes, Policlínica Gipuzkoako Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzuko buruak adierazten duenez, “emakumeek gaur egun erditze-plan pertsonalizatua bilatzen dute, eta Policlínica Gipuzkoan segurtasuna, pribatutasuna eta erosotasuna estimatzen haurkitzen dute”.


“Ahalegin handiagoa egin beharko genuke hezkuntzan, eskolan, familian eta osasunean, STIen arriskuei buruz kontzientziatzeko”

Juan Céspedesek, Policlínica Gipuzkoako Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzuko buruak, HIESaren Munduko Egunean, abenduaren 1ean, nabarmendu duenez, «GIBak ahuldu egiten du sistema immunologikoa, eta horrek areagotu egiten du infekzio larriak izateko eta minbizi-mota jakin batzuk garatzeko arriskua».


“CO2 laserrrak nabarmen hobetzen ditu menopausiaren sindrome genitourinarioaren sintomak, lubrifikazioa eta baginako fluxua lehengoratuz”

“Sintoma ohikoenak hauek dira: txiza egitean deserotasuna, erratz-sentsazioa, sexu-harremanetako eragozpenak, atrofia, baginako lehortasuna, lubrifikaziorik eza eta fluxu-aldaketak”, azaldu du Juan Céspedes Policlínica Gipuzkoako Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzuko buruak.