Herrialde garatuetako lehen heriotza-kausa bihotzean eragina duten bihotz-hodietako gaixotasunak dira. Gaixotasun hauen eragina murrizteko modurik onena gaixotasun hauek aurreikustean datza.
Oraingoz, txekeoek soilik lagun diezagukete bihotz-hodietako gaixotasunak garaiz diagnostikatzen. Egokiena arriskuan diren pertsonek -40 urtetik gorako gizonezkoek eta menopausia igaro duten emakumezkoek- prebentzio gisa bihotzeko txekeo bat egitea litzateke.
Honela, Policlínica Gipuzkoa osasun-zentroak pazientearen bihotz-hodietako sistema miatzeko eta aztertzeko teknologia eta proba medikorik aurreratuenak ditu eskura, pazientearen beharren arabera aukeratzeko: proba ergometrikoak, koloretako eko-dopplerra, eko-transesofagikoa, Hollterra, azterketa hemodinamikoak eta kateterismoa.