Pediatria medikuntzako adar bat da, haurrek nerabezarora bitarte duten hazkuntza eta garapena ikertzeaz eta haien gaixotasunak tratatzeaz arduratzen dena. Gure txikiei zerbitzu paregabea eskaintzeko Pediatria-unitatea daukagu. Laguntza pediatrikoa eskaintzen dugu erditze guztietan, baita eguneroko kanpo-kontsultak, ospitaleratzea eta larrialdi pediatrikoak ere.
Pediatria orokorraz gain, hainbat espezialitate pediatrikotako zerbitzuak eskaintzen ditugu, besteak beste:
- Haur eta gazteentzako psikiatria.
- Haurren asma-unitatea. Alergia-probak eta birika-funtzioen azterketa espirometria behartuaren bidez.
- Kirurgia pediatrikoa.
- Endokrinologia pediatrikoa. Arreta pertsonalizatua eskaintzen diegu patologia endokrinoak dituzten haurrei, jaiotzen direnetik nerabezaroa amaitu arte. Sistema endokrinoa hertsiki lotuta dago nerbio-sistemarekin eta hazkuntzaz, garapen eta heldutasun sexualaz eta hainbat arazo metabolikoz arduratzen da; besteak beste, diabetesaz, obesitateaz, hiperkolesterolemiez eta kaltzioaren metabolismoaz, baita anorexia edo bulimia bezalako elikadura-nahasmenduez ere.
- Pediatria kardiologikoa.
- Digestio-pediatria.
- Nefrologia-pedriatria.
- Hematologia pediatrikoa.