Gaztetu aurpegia

Denboraren iragaiteak aurpegian utzitako seinaleak ezabatzen ditu liftingak, zure azalak tinkotasuna eta muskulu-tonua berreskura ditzan. Policlínica Gipuzkoan, emaitza naturalak lortuko dituzu.

Denbora
3 eta 5 ordu
bitartean
Anestesia
Orokorra
Ospitalizazioa
1 eta 2 gau
bitartean
Sendatzea
10 eta 15 egun
bitartean
Emaitzak
Lehenengo hilabetetik
aurrera

Prozesua

Zer da?

Aurpegiko liftinga aurpegiko irudia hobetzen duen kirurgia da; aurpegiko muskuluak tenkatzen ditu, eta horien gaineko azala berregokitzen du. Teknika horren bidez, azalak denborarekin galdu duen elastikotasuna berreskuratzen du.

Lehenengo kontsulta

Lehenengo kontsultan, azalaren egoera, aurpegia, azpiko hezur-egiturak eta osasuna orokorrean aztertuko dira. Kasu bakoitzaren arabera, kirurgialariak dauden aukera kirurgikoen inguruko informazioa eta ebakuntzaren aurretiko jarraibide batzuk emango ditu.

Ebakuntza

Aurpegiko liftingak 3 eta 5 ordu bitartean irauten du. Aurpegiko egituraren eta kirurgialariak erabilitako teknikaren arabera aukeratuko da ebakia egiteko lekua. Ebakiak masailalbo-hezurraren parean hasten dira, belarrien aurretik pasatzen den marra naturala inguratuz, eta belarri-gingilaren atzetik jarraitzen dute, buru-azalaren atzeko alderaino. Orokorrean, gantza eta azala eta azpiko muskuluak bereizten dira; gero, azken biak tenkatu egiten dira, eta soberan dagoen azala kentzen da.

Kirurgiaren ostean

Una vez realizada la cirugía, es probable que se presente inflamación de la cara y el cuello, cardenales y sensación de tirantez que pueden ser reducidos de manera espontánea con analgesia.

Solamente en las primeras semanas pueden notarse levemente las cicatrices, aunque la mayoría se ocultan fácilmente con el pelo.

La incorporación al trabajo y la vuelta a la vida cotidiana suele producirse a partir de la tercera semana.

La recuperación es de tipo gradual. Aunque los resultados son inmediatos, hasta un tiempo después no se podrá observar con claridad la forma definitiva del rostro.

Los resultados son muy satisfactorios y duraderos, tras varios años seguirás pareciendo más joven.


SECPREren (Espainiako Kirurgia Plastiko, Zuzentzaile eta Estetikoko Sozietatea) webgunean oinarritutako informazioa.

Ohiko galderak

Norentzat da gomendagarria?

Denborarekin aurpegiko azalaren elastikotasunaren galdu duen edonorentzat. Liftinga 40 eta 60 urte bitarteko pertsonek egin ohi dute, baina 70 eta 80 urte bitartekoek ere egin dezakete.

Bigarren mailako zer ondorio eduki ditzake?

Mota horretako kirurgiaren ostean, hematomak, hantura eta anestesiarekiko erreakzioak gerta daitezke. Erretzaileek orbaintzeko arazoak eduki ditzakete. Arriskuak minimoak dira, kirurgiaren aurretik eta ondoren kirurgialariaren gomendioak jarraitzen badira betiere.

Badago kontraindikaziorik?

Ebakuntza kontraindikatuta dago, kasu hauetan: koagulazio-asaldurak, erretzaileak, gaixotasun sistemikoak, gaixotasun autoimmuneak, bihotz-arazoak eta infekzioak.