Gozatu udaz osasunarekin gomendio hauei jarraituz

Álvaro Morenok, Policlínica Gipuzkoako 24 orduko Larrialdi Zerbitzuburuak, udan ohikoak diren larrialdiak prebenitzeko eta tratatzeko gomendio batzuk ematen ditu.

Uda iristearekin batera, aire zabaleko jarduerekin eta bidaiekin lotutako Larrialdi Zerbitzura egindako bisitek nabarmen egiten dute gora. Hala azaldu du Álvaro Morenok, Policlínica Gipuzkoako 24 orduko Larrialdi Zerbitzuko buruak: “Udan aire zabaleko jarduerek gora egiten dute, eta horrek areagotu egiten ditu, batez ere, kirolak eta bidaiek eragindako traumatismoak, intoxikazioak eta sexu transmisiozko infekzioak, aisialdiak gora egin duelako. Gainera, bidaiariaren beherakoa, bero kolpeak, intsektuen ziztadak eta itolarriak ere areagotu egiten dira.

Ildo horretan, Policlínica Gipuzkoako 24 orduko larrialdi zerbitzu orokor eta pediatrikoen zerbitzuburuak zenbait gomendio eman dizkigu larrialdi zerbitzura bisita egiteko arrazoi nagusiak saihesteko: beroa kolpeak, baginako infekzioak, sexu transmisiozko gaixotasunak, gernu-infekzioak, uretako lesioak, itotzeak, erredurak eta intsolazioak, elikadura intoxikazioak eta gastroenteritisa, intsektuen ziztadak edo era askotako traumatismoak. 

Álvaro Morenok azaltzen duenez, ziztadak behin eta berriz etortzen dira larrialdi zerbitzuetara uda garaian, “Eltxoenak, liztorrenak, erreakzio alergikoak eragin ditzaketenak edo kaparrenak”. Kaparraren ziztadek, bereziki, Lymeren gaixotasuna igorri dezakete, eta “ziztada gertatzen denetik orduak igaro ahala, gaixotasuna hartzeko arriskua areagotu egiten da”. 

Ziztadak saihesteko, Morenok “praka luzeak eta mahuka luzeko kamisetak bezalako arropa babesleak erabiltzea” gomendatzen du, “Bai azalean eta baita arropan ere”. Kapar bat aurkitzen bada, “pintzekin erretiratu behar da, azaletik ahalik eta hurbilen heldu, emeki gorantz tira egin eta ahoa ez puskatzen saiatuz”.

Ohikoak dira baita ere sabiroi arrainaren ziztadak: “minarentzako tratamendu nagusia tokiko beroa da, gas beroak aplikatuz edo kaltetutako zatia ur oso berotan murgilduz 30 minutuz”. Marmokei dagokienez, Policlínica Gipuzkoako larrialdi zerbitzuko buruak “garroak azaletik ahalik eta azkarren kentzea, ur gazia ematea eta gasa beroak jartzea” gomendatzen du, “pozoia desnaturalizatzeko”. 

Erredurak eta bero-kolpeak

Álvaro Morenok gogorarazten du uda honetan erredurak saihesteko “garrantzitsua dela kontuz ibiltzea barbakoekin eta zartaginetako kirtenekin, bereziki haurren kasuan”. Erreduren kasuan, gorputzaren alde kezkagarrienak -azaltzen du Morenok- tolesturak, aurpegia eta eskuak dira. “Funtsezkoa da erreduraren eremua hoztea, hasieran ur hotzarekin, eta ur zorrotadaren azpian mantentzea denbora luzez”.

Bero kolpearen kasuan, “Tenperatura altuan egoteaz gain, organismoan alterazioak izaten dira, hala nola, gorakoak, ondoeza, larruazal gorritua, konbultsioak eta konortea galtzea, arnasa hartzeko zailtasuna eta 40ºC edo gehiagoko tenperatura”.

Bero kolpeak bereziki larriak dira haurrengan eta adineko pertsonengan, “Termorregulazio sistemek okerrago funtzionatzen dutelako”. Álvaro Morenoren hitzetan, “arazo hauek saihestea da garrantzitsuena, eguzkitan egotea saihestuz, batez ere eguerdi partean, eta eguzkitako krema erabiliz, eguzki babeskien jarraibideen arabera. Era berean, garrantzitsua da leku itxietan ez egotea, hala nola autoetan, arropa arinak erabiltzea, likido ugari edatea, alkohola eta kafeina saihestea eta jarduera fisikoa saihestea ordurik beroenetan”.

Bidaiako botikina

Uda honetan bidaiatzea pentsatzen ari direnentzat, Álvaro Moreno Policlínica Gipuzkoako 24 orduko larrialdi zerbitzuko buruak dioenez, “botikina prestatzerakoan, erabiltzen dakiguna eramatea da ideia nagusia. Bestela, asko badaramagu ere, seguruenik ez da une egokia izango erabiltzen ikasteko”.

Gomendio orokor gisa, botikinean “bakoitzak hartu ohi dituen botikak, analgesikoak eta hanturaren kontrakoak, eskularruak, antiseptikoren bat, serum fisiologikoa, gasak, esparatrapua, tiritak, pintzak, guraizeak, bendak, maskara eta termometro bat sartzea” gomendatzen du.

Eztarri-trabatzearen kontrako prozedura

Eztarri-trabatze bat ikusiz gero, “garrantzitsuena lasaitasuna mantentzea eta Berpizteko Europako Kontseiluak gomendatutako protokoloari jarraitzea da”, adierazten du Policlínica Gipuzkoako larrialdietako buruak. Protokolo horren arabera, “beti saiatu behar da pazienteak eztul egin dezan arnasbidea askatzeko. Eztula eraginkorra ez bada edo eztulak irauten badu, 112 telefonora deitu behar da”.

Pazienteak eztul egiteari uzten badio eta konortea galtzen badu, Álvaro Morenok azaltzen duenez, “suspertze maniobrak hasi behar dira, erreskateko 5 aireztapen eginez, ondoren 30 konpresio toraziko eta 2 aireztapen jarraiturekin laguntza gehigarria iritsi arte, jarraitu arte edo pazienteak konortea berreskuratu arte”.

Pazienteak konortea galtzen ez badu, hasierako prozedurak “pazientearen alde batean jarri, soina aurrerantz makurtu eta omoplatoen artean eskuaren orpoarekin 5 kolpe ematea” eskatzen du. Ekintza horrek ez badu arazoa konpontzen, hurrengo urratsa Heimlichen maniobra aplikatzea izango litzateke: “Pazientearen atzean jarri, aurrerantz makurtu, eskumuturra esku ez nagusiarekin abdomenean jarri, bularrezurraren azpian, ukabila esku nagusiarekin eutsi eta presioak egin gorantz eta barrurantz, objektu arrotza kanporatu arte edo pazienteak konortea galdu arte; kasu horretan, lehen esan bezala jokatuko litzateke”.