Ile-bolumena lehengoratu eta alopeziaren arazoa trata daiteke ile-transplantearen teknikari esker. Alopezia-forma batzuetan, tratamendu kirurgikoa beharrezkoa da emaitza optimoa lortzeko. Gaur egun emaitzarik onenak lortzea ahalbidetzen duen teknika mikromentu folikularren bidezko ile-transplantea da. Teknika hau aldatu egin da eta, orain, emaitza erabat naturalak ematen ditu. Gizonezkoei eta emakumezkoei aplika ahal zaie.
Kirurgia ez da inbaditzailea eta anestesia lokalarekin egiten da; ez da pazientea ospitalean geratu behar eta, ebakuntza egin eta gutxira, bere gizarte- eta lan-bizitzara itzul daiteke. Ebakuntzaren azken emaitza kosmetikoa 12 hilabetetan antzematen da; beraz, irudi-aldaketa apurka-apurka lortzen da. Emaitza optimoak lortzeko, trikologian adituak diren dermatologoek, zirujauek, teknikariek eta eskarmentu handiko erizainek osatutako talde baten lana behar da. Gipuzkoako Poliklinikako Ile-transplantearen Unitatean, eskarmentu handiko dermatologoen talde medikoa daukagu, Jorge Soto doktoreak zuzentzen duena bere taldearekin batera: Ana González- Elósegui, Cristina Garciandia, Aitor de Vicente eta Alba Valle doktoreak. Horiek osatzen dute talde profesionala, pazienteari ebakuntzan arreta eman ez ezik, tratamendua ere eskaintzen diona transplantearen aurretik, hori egin bitartean eta egin ostean, urtebeteko segimenduarekin.
Kalitaterik handieneko zerbitzua ziurtatzen dizugu; gainera, ez duzu bidaiatu beharko ile-transplantea egiteko eta, horrela, saihestuko dituzu balizko osasun-zailtasunak, ebakuntzaren osteko arazoak eta kostu ekonomikoak. Gainera, zure osasuna babestuko duzu.
Eskatu informazioa gure profesionalei
Kontsulta
Diagnostikoa
Kasuaren analisia
Pazientearen interesak
Tratamendu medikoa
Tratamendu kirurgikoa
Ile-transplantearen osteko tratamendu osagarriak
Zergatik gu?
Dermatologoak garelako.
Trikologian adituak gara.
Tratamendu integrala eskaintzen dugu eta ile-transplantea horren parte da.
Arreta ematen dugu horren aurretik, hori egin bitartean eta ostean ere bai. Urtebeteko segimenduarekin.
Hori guztia lehenengo mailako zentro mediko baten testuinguruan: Gipuzkoako Poliklinika eta Quironsalud Taldea, estatuko osasun pribatuaren osasun-talderik onena.
Gure zerbitzuek hauxe hartzen dute barne:
Informazio-elkarrizketa.
Kontsulta trikologian eta diagnostiko eta tratamendu medikoetan zein kirurgikoetan aditua den dermatologo batekin.
Ana González Elósegui, Policlínica Gipuzkoako Ile-Transplantearen Unitateko medikuak,“Posizio egokian lo egitea, aurretik ireki daitekeen arropa erabiltzea eta intentsitate handiko kirol-jarduerarik ez egitea” aholkatzen du.