Emakumearen Unitatea
Poliklinika Gipuzkoan unitate esklusibo bat aurkezten dizugu: Emakumearen Unitatea. Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzu guztiak zentro berean, kalitaterik eta erosotasunik handiarekin, emakume batek bere bizitzan zehar behar ditzakeen zerbitzu guztiak eskaintzeko, nerabezarotik menopausiaraino. Gure mediku-taldean diziplina anitzeko adituak ditugu, zerbitzu-eskaintzarik osatuena eta zainketa kliniko- kirurgikorik onenak bermatzeko, gertuko arreta pertsonalizatuarekin.
Policlínican erditzea
Zentroko kirurgia-bloke berrian, erditzeko gela zabala eta modernoa dago. Ekipamendurik aurreratuenarekin —baita argi naturalarekin ere—, giro atseginagoa edukitzeko, une garrantzitsu eta hunkigarri horretan. Emakume baten kezka nagusienak minik gabeko erditze lasaia edukitzea eta haurra osasuntsu jaiotzea direlako, Poliklinika Gipuzkoak instalazio modernoak ditu, erdiberria ingurune lasaian eta ondo zainduta dagoela senti dadin..
Jaio aurreko diagnostikoa
Semea/alabaren jaiotza da bizitza osoan zehar eduki daitekeen bizipenik berezienetako bat, guztiaren hasiera baita. Horregatik, Poliklinikak teknologiarik aurreratuena eskaintzen dizu jaio aurreko diagnostikoan, esperientzia handiko profesionalekin, zure eta zure haurraren segurtasunerako. Teknikarik aurreratuenak ditugu, aipagarriak direlarik 3 dimentsiotako ekografoa eta diagnostiko genetikoko Array teknika.