Semen ematea
Ordainik ba al dago?
Esperma-emaileak, prozesuak sortu dakizkioken eragozpen, traba eta prozesuan igarotako denboragatik, ordain bat jasoko du.
Nork eman dezake esperma?
Borondatez eta irabazi asmorik gabe esperma bankura doazen gizonezko gazte eta osasuntsuek. Bertan, beraien esperma laginak utziko dituzte haurdunaldi bat lortzeko nahia duten bikoteei edo emakumeei laguntzeko.
Betekizunak
- 18-50 urte bitartean izatea.
- Osasun psikofisiko egokia eta jarduteko gaitasun osoa izatea.
- Emaileak eta haren familia hurbilak asaldura genetiko larririk edo herentziazko gaixotasunik ez izatea.
- Honelako herentziazko gaixotasunik ez izatea: asma, diabetea, epilepsia edo hipertentsio arteriala.
- Hepatitis biriko, sifilis, herpes, giza immunoeskasiaren birus eta zitomegalobiruserako seronegatiboa izatea.
- Odol- eta esperma-kulturetan bakterioengatiko infekzio neurgarririk ez izatea.
- Izozketa gainditzeko behar diren ezaugarriak dituen esperma izatea.
Informazio juridikoa
412/1996 errege dekretua, 1996ko martxoaren 1ekoa, 9. Artikulua, sekretu bermea. Konfidentzialtasun zorrotzenarekin bildu, tratatu eta gordeko da laguntza bidezko ugalketa-tekniken erabiltzaileen historia klinikoko informazioa, emaileen hautaketa-prozedurari dagokion informazioa, bai eta gameto eta aurreenbrioi emaileen estatuko erregistroan (bai base nagusian zein baimendutako zentro eta zerbitzuetan) bildutako banakoen informazioa. Sanitateko lege orokorraren 2., 5., 7., 19., 20. Artikuluek, laguntza bidezko ugalketa teknikei buruzko legearen azken xedapenetako hirugarrenak eta norberaren datuen tratamendu automatizatua arautzen duen lege organikoaren 7. Eta 8. Artikuluek xedatzen dutenaren arabera gordeko da informazio hori. Gehiago jakin nahi baduzu, klik egin hemen.