Espermatozoideen hautaketa. mikrofluidoak

Zer dira lagundutako ugalketan hazian erabiltzen diren mikrofluidoak?

Mikrokanal eta mikroporo batzuen bidezko espermatozoideen hautapen gailu bat da (Zymot Multi 850). Beraien ADNan fragmentazio tasa altua duten espermatozoideak baztertzen ditu, batik bat fragmentazioa ADN aren bi harizpietan dagoenean, eta oxigeno-espezie erreaktibo gehien dituztenak alde batera uzten ditu. Hau da, obuluen ernalkuntzarako kalitate hoberena duten espermazoideak aukeratzea baimentzen digu.

Fluidoen mekanikan oinarrituta dago eta bagina traktuan gertatzen dena imitatzea du helburu, mugimendu eta morfologia hoberena duten espermatozoideak hautatuz. Honi esker, emaitza hobeak lortzen dira lagundutako ugalketan, eraturiko enbrioi euploideen proportzio handiagoa eta abortoen gutxitzea direla medio.

Zer da espermatozoideen ADNaren fragmentazioa?

Espermatozoideen buruan pilatuta dagoen material genetikoan gertatzen diren haustura edo kaltea da.
Haustura hauek ADNaren harizpi bakarrean zein bi harizpietan gerta daitezke. Nolanahi ere, espermatozoideen ADNaren fragmetazioak esterilitatea eragiten du gizonengan.

Noiz erabili beharko lirateke mikrofluidoak?

  • Espermatozoideen ADN aren fragmentazioa altua denean
  • Aurreko zikloetan enbrioien garapena motela izan duten pazienteetan
  • Aurreko FIV zikloetan inplantaziorik egon ez den pazienteetan
  • Errepikapeneko abortuak eduki dituztenetan
  • Blastozitoen eraketa-tasa txikia egon den kasuetan

Noiz ezingo genituzke erabili?

Faktore maskulinoa larria den kasuetan, hala nola espermatozoide konzentrazioa mililitroko 5 milioi baino baxuagoa den kasuetan zaila izan daiteke.

Zein dira sistemaren abantailak?

  • Kalitate genetiko hobedun eta estres oxidatzaile gutxiagodun espermatozoideak lortzen ditu.
  • Mugimendu eta morfologia hobeko espermatozoideak lortzen ditu.
  • Espermatozoideei garbiketa eta zentrifugazio teknikak egitea saihesten du, teknika hauek espermatozoideak kaltetu eta oxigeno-espezie erreaktiboak (ROS) sortzen dituztelarik.

Zer lortzen dugu mikrofluidoekin?

Lagundutako ugalketa teknikak egin ahal izateko espermatozoide hoberenak hautatuz, enbrioi gehiago eta hobeak lortuko ditugu, honi esker haurdunaldi tasa hobeak eta haurdunaldi ebolutiborako aukera handiagoak edukiz.