Digestio-aparatuko ehun aditu baino gehiago bildu dira Policlínica Gipuzkoan teknika aitzindari eta minimoki inbaditzailean trebatzeko

Policlínica Gipuzkoako Digestio Aparatuko Zerbitzuak bigarren urtez jarraian antolatu du ikasturte hau, bakarra eta aitzindaria Espainian, hirugarren espaziore endoskopia digestiboa egiten. Teknika Japonian sortu zen, eta tumore-erresekzio osoei edo digestio-submukosako lesio motorren tratamenduari aurre egiteko aukera ematen du, besteak beste, akalasiari.


“Ekoendoskopiari esker, organoak zehatzago ikus daitezke eta esku-hartze ez hain inbaditzailak egin daitezke”

Juan Arenas, Policlínica Gipuzkoako Digestio Aparatuko Zerbitzu Buruak azaldu duenez, “ekoendoskopiak endoskopia eta ekografia konbinatzen ditu, eta barneko organoak sabelaldean zehatz iksuteko aukera ematen du, diagnostikoan nahiz esku-hartze terapeutikoan abantaila nabarmenak eskainiz”


“45 eta 55 urte bitarteko 10 pertsonetatik 9k kafea edaten dute, eta horrek eragina izan dezake digestio-osasunean”

Julyssa Cobian, Policlínica Gipuzkoako Digestio Aparatuko mediku espezialistak azaldu duenez, “digestio aparatua da kafeari aurre egiten dion lehena. Irensten dugunean, jariaketa gastrikoa areagotu dezake, eta esfinterra erlaxatu, esofagoa urdailarekin konektatzeko “


“Gero eta paziente gehiago diagnostikatzen ditugu hesteetako inflamazio gaixotasunak, hala nola kolitis ultzeraduna edo Crohn gaixotasuna”

Juan Arenas doktorea, Policlínica Gipuzkoako Digestio Aparatuko zerbitzuburua, baikor agertu da “hesteetako inflamazio gaixotasunetarako (kolitis ultzeraduna eta Crohn gaixotasuna) tratamendu farmakologikoetan aurrerapenengatik”.