Joaquín Fuentes, haur eta gazteen psikiatriako espezialista da Policlínica Gipuzkoan eta Asdeu proiektuaren zuzendaria ere bai Gipuzkoan. Proiektu hau Europako Batzordeak sustatu du eta 3 urtez garatuko da 14 herrialdetako 22 talderekin. Bigarren fasea oraintxe hasi da.
Basque Teameko ‘rider’ak denboraldiaren balantzea egin du eta etxean, Donostian, dagoela aprobetxatuta, azterketa medikua egin diote Poliklinika Gipuzkoa Quironsalud osasun-zentroan, taldeak urte baterako babes-akordioa itxi baitu fundazioarekin.
La Asociación Bihotz Bizi-Corazón Vivo organiza la XV Edición de los Desayunos Cardiosaludables para escolares en colaboración con Policlínica Gipuzkoa, la Federación Vasca de Panadería, Ausolan, Eroski, el Consejo de Farmacéuticos del País Vasco y la Universidad del País Vasco (UPV/EHU). Mañana, 6 de noviembre, arrancará en el Colegio SUMMA Aldapeta de San Sebastián la XV edición de esta iniciativa, que este curso llegará a 146 centros escolares y 5.824 alumnos. La actividad consiste en impartir a los escolares una charla informativa sobre la importancia de un buen desayuno y luego pasan a disfrutar de un desayuno cardiosaludable y completo.
Alfredo Torrescalles zuzendari donostiarrak “Mas allá de la colina y la selva” dokumentalaren aurrestreinaldia egingo du Poliklinika Gipuzkoaren Ateneoan, datorren asteazkenean (abuztuak 20), 19:00etan. Filmaren helburua da Afrikan zainketa aringarrien garapenak izan duen garrantzia nabarmentzea. Filmazioa Kamerunen egin zen, eta bizi-etapa horretako gaitzak kontatzen dituzten bi gaixoen lekukotzak jasotzen ditu.
• Gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzea eta horiei buruzko informazioa ematea helburu duen Bihotz Bizi – Corazón Vivo Elkarteak Bihotzaren Astearen edizio berri bat antolatu du, jarduerez betetako egitarau oso batekin, arazo kardiobaskularrak jasaten dituztenei zuzenduta. • Bihar, maiatzak 24 (asteartea), emango zaie hasiera jarduerei, Poliklinika Gipuzkoan Bihotz-ebakuntza izan duten gaixoen IX. topaketa antolatuta, eta ostiralean amaituko da, ekainaren 27an, bihotzerako gosari osasungarriarekin eta barreterapia-tailerrarekin, Londres Hotelean.
Donostia – 2014ko ekainaren 23a.- Gaixotasun kardiobaskularrei buruzko informaziorako eta prebentziorako Bihotz Bizi – Corazón Vivo Elkarteak Bihotzaren Astearen edizio berriari emango dio hasiera bihar, ekainak 24, asteartea. Edizio berri hau Bihotz-ebakuntza izan duten gaixoen IX. topaketarekin hasiko da, eta, bertan, Poliklinika Gipuzkoako bihotz-errehabilitazio zerbitzuaren kardiologoak eta koordinatzaileak, Eduardo Alegriak, hitzaldia emango du arazo kardiobaskular bat jasan ostean “Bihotz-errehabilitazio on baten garrantziari” buruz. Beti bezala, Poliklinika Gipuzkoaren Ateneoan da hitzordua, asteartean, 18:30ean, eta Elena Yanguas psikologoa arituko da moderatzaile-lanetan.
Hitzaldian, Eduardo Alegriak bihotz-errehabilitazio on bat egiteak dakartzan onurak azalduko ditu. Izan ere, kardiopatia-gaixotasunak dituztenen bizi-kalitatea nabarmen hobetzen du, eta infartua jasan ostean heriotza-tasa % 30 murriztu. Halaber, “errehabilitazioa egiten duten gaixoen estresa murrizten du, eta baita antsietatea eta depresioa ere. Beren buruarekiko konfiantza, bizitzeko gogoa eta gaitasun fisikoa areagotzen ditu, kirola egitea ahalbidetuz” baieztatu du Alegriak. “Gainera, gaixoak lehenago bueltatzen dira lanera, sexu-jarduera normalizatzen dute, eta bihotzeko gehiago jasateko aukera gutxiago dituzte” erantsi du.
Bigarren urtemugarekin bat etorriz, asteazkenero bezala, ekainaren 25ean ibilaldi kardioosasungarria abiatuko da goizeko 9:30ean, Donostiako Bengoetxea kaleko Larrialdi Gelatik. Oraingo honetan, 6 kilometroko ibilbide berezia izango da, Kontxako Pasealekutik Haizearen Orraziraino. Parte-hartzaileek, betiko legez, Poliklinika Gipuzkoako fisioterapeutaren laguntza jasoko dute, aurretiko eta geroko luzaketak egiten laguntzeko, eta paseo osoan zehar ere bai.
Aste erdian, Poliklinika Gipuzkoaren Osasun Ikasgela izango dugu. Javier Montes kardiologoak eta Alberto Saenz kirurgialari kardiobaskularrak “Gaixotasun kardiobaskularraren egiak eta mitoak eta tratamenduen bilakaera” hitzaldia emango dute, ekainaren 26an (osteguna), 19:30ean, Andia Kaleko Kutxa Aretoan.
Bihotzaren Asteari amaiera emateko, ostiralean, ekainak 27, Londres Hotelak gosari osasungarria emango du 10:00etan, eta, umore onarekin agurtzeko, 10:30ean, “Bihotzaren barrea: umorez, optimismoz eta eskerronez bizitzearen poztasuna” Barreterapia Tailerra izango dugu,Bharat Martinen eskutik.
Bihotzaren Astearen helburua da gaixo kardiobaskularrei eta haien senideei laguntzea, gizartean informazioa zabalduz, gaixotasun kardiobaskularrari ahalik eta bizi-kalitaterik onenarekin aurre egin diezaioten. Horrez gain, jarduera guztiak gaixo kardiobaskularrek egiteko moduan diseinatu dira, eta, horrela, bigarren helburu bat ere betetzen dute: antzeko egoeran dauden beste gaixo batzuekin ezagutzak trukatzeko aukera ematea.
Euskadiko eskola-umeentzako bihotz-hodietarako gosari osasungarrien XIV. edizioa gaur goizean abiatu da Bilbon eta 2013/2014 ikasturtean zehar 10-11 urte bitarteko 6.348 haurrengana iritsiko da
Bihotz Bizi Elkarteak bihotz-hodietarako gosari osasungarrien XIV. edizioa antolatu du Policlínica Gipuzkoa, Okinen Euskal Federazioa, Ausolan, Eroski, Euskadiko Farmazialarien Kontseilua eta Euskal Herriko Unibertsitatearen lankidetzarekin.
Gaur goizez abiatu da ekimen honen XIV. edizioa Bilboko Maristas El Salvador ikastetxean. Aipagarria da edizio honetan inoiz baino ikastetxe (144) eta ikasle (6.348) gehiagok eman duela izena.
Jarduera horrela egituratzen da: lehenik eta behin ikasleei informazio-hitzaldia ematen zaie gosari on batek duen garrantziari buruz eta, ondoren, funtsezko osagaiekin prestatuta, bihotz-hodientzat osasungarria den gosari bat dastatzen dute.
Bilbo, 2013ko azaroak 12.- Bilboko Maristas El Salvador Ikastetxean abiatu da gaur goizez eskola-umentzako bihotz-hodietarako gosari osasungarrien hamalaugarren edizioa, Bihotz Bizi Bihotz-hodietako gaixotasunen Informazio eta Prebentziorako Elkarteak (www.corazonvivo.com) antolatuta, haurrak goizero behar bezala gosaltzeak duen garrantziaren inguruan kontzientziarazteko helburuarekin. Beste urte batez, kanpaina Okinen Euskal Federazioaren, Policlínica Gipuzkoaren, Ausolanen, Eroskiren, Euskadiko Farmazialarien Kontseiluaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) babes eta lankidetzarekin burutu ahal izango da.
Hamalaugarren edizio hau izango da partaidetza handienekoa, izan ere, momentuz, 144 ikastetxetako 6.348 ikaslek parte hartuko dute ekimenean (Arabako 17 ikastetxetako 625 ikasle; Bizkaiko 74 ikastetxetako 3.267 ikasle; eta Gipuzkoako 53 ikastetxetako 2.456 ikasle).
Azken edizioan 2.128 inkesta baino gehiago burutu ziren Euskal Autonomia Erkidego osoko 53 ikastetxetan. Datu horien azterketatik (EHUko Farmazia Fakultateak egin duena) ondorioztatzen denez, haurren gosaltzeko ohituretan hobekuntzak hautematen dira, “baina hainbat puntutan lanean jarraitu behar dela ikusten da”.
Inkesta horien arabera, inkesta bete duen % 39,2ak gosaltzerakoan behar bezala konbinatzen ditu elikagaiak (esnea+fruitua+zerealak).Gosaltzen ematen duten denborari dagokionez, % 92,5ak 15 minutu baino gehiago hartzen du gosaltzeko.
Bestetik, osoko ogiaren kontsumoa areagotu egin dela nabarmendu behar da. Horrek zuntza hartzearen onura dakar. Gosaria laguntzeko elikagaiei dagokionez, azken urteetan pixkanaka oliba-olio gehiago erabiltzen dela hautematen da.
Hiru lurraldetan inkestetako emaitzak antzekoak badira ere, nabarmentzekoa da Araba eta Gipuzkoan ogiari laguntzeko gero eta oliba-olio gehiago erabiltzen dela. Gainera, Bizkaian, 10 haurretik 4k gosari osoa egiten du. Kopuru horrek batez bestekoa gainditzen du.
Bestalde, opilen kontsumoa handi samarra da oraindik, izan ere, ikertutako herritarren % 40k maiztasunez hartzen ditu opilak. Gainera, aurreko kanpainarekin alderatuta portzentaje hori ez da aldatu. Datu horrek 2013/2014 kanpainarako helburu argi bat dakar, hots, “une berezietarako uzteko ahalegina egitea”.
Halaber, inkestan parte hartu duten eskola-umeen % 60k ez du esnekirik hartzen eta garrantzitsua da gosaritarako esne hartzituak, jogurtak eta gazta freskoa hartzeko joera sustatzea. “Elikagai horietako zenbaitek nutrienteek ematen ez dituzten onurak dakartzate, esate baterako, bakteria onuragarriak. Gainera, haur gutxik hartzen du zuntz dietetiko askoko elikagairik eta, horregatik, komenigarria litzateke gosaritan osoko ogiaren kontsumoa areagotzea” adierazi dute bihotz-hodietarako gosari osasungarrien antolatzaileek.
Orobat, nabarmendu dute “gosari osasungarri baten osagai guztiak konbinatzen dituen gosari oso bat egitearen garrantzia azpimarratzen jarraitu behar dela, osasuna zaindu eta etorkizunean bihotz-hodietako arazoak prebenitzeko”.
Errealitate horren aurrean, Bihotz-Bizi elkarteak beste ikasturte batez lanari ekingo dio, eskola-umeak gosari on batek duen garrantziaz ohartzeraino.
• Bihotzaren Asteari amaiera bikaina eman zion • Ekitaldian, Real Sociedad Fundazioak “Urrezko Bihotza” jaso zuen, kirol-harrobiarekin egin duen lanarengatik. Saria Jokin Aperribayk, Errealeko presidenteak, jaso zuen. Era berean, Gipuzkoako Poliklinikak Bihurriri, Aizkolarien munduko txapeldunari, sari bat eman zion, euskal herri kirolaren alde egindako lana aitortzeko.
Joan den ekainaren 13an, Miramar Jauregian, Bihotz Bizi-Corazón Vivo Elkarteak antolatutako Bihotzaren Ekitaldia egin zen, elkarteak antolatu zuen Bihotzaren Asteari amaiera bikaina emateko. Izan ere, astea, bihotz-hodietako prebentzioa sustatzeko jarduerez beteta egon zen.
Ekitaldia Javier Montes kardiologoaren eta Errealeko Presidentea den Jokin Aperribayren arteko “Bihotzari, kirolari eta nerabetasunean ditugun ohiturei buruzko elkarrizketa batekin” hasi zen. Montes doktoreak nerabetasunean hainbat ohitura txarren prebentzioak, hala nola; drogen, alkoholaren edo edari isotonikoen kontsumoaren prebentzioak, duen garrantzia nabarmendu zuen. Jokin Aperribayk, aldiz, Real Sociedad Fundazioaren ontasun nagusiak; hau da, berezi egiten dutenak, aurkeztu zituen, Fundazioak arreta berezia ematen baitio bere kirolari gazteen harrobiari.
Ondoren, Nora Sagarzazu aurkezleak zuzendutako Ekitaldia hasi zen. Bihotz Bizi Elkartearen Presidenteak, Juan Manuel de Enciok, URREZKO BIHOTZA REAL SOCIEDAD Fundazioari MENA zion. Saria Klubeko Presidenteak jaso zuen.
Gipuzkoako Poliklinikaren izenean, bere Zuzendari Medikoa den Arantza Atienzak Bihurriri, Aizkolarien munduko txapeldunari, aitorpen bat eman zion, euskal herri kirolaren alde egin duen ekarpenagatik.
Halaber, sari-banaketan, Elkartetik antolatzen diren jardueren bideo-laburpen bat jarri zen: asteko paseo kardio-osasungarriak, bihotzeko ebakuntzako izandako gaixoen bilerak edo gosari kario-osasungarriak euskal ikasleentzat. Bideo emanaldian, jarduera horietara maiz joaten diren eta laguntza- eta lagun-talde bat aurkitzen duten pertsonen testigantzak entzuteko aukera egon zen.
Aitorpenak eman ondoren, Bihurri aizkolariak erakustaldia egin zuen, bere lagun Josetxu Urrutia harrijazotzailearekin batera. Horretan, ekitaldiko gonbidatu batzuei parte hartzeko eskatu zieten. Hori guztia, koktel bat dastatzen zuten bitartean.
Joan den ekainaren 11n, Bihotz Bizi- Corazón Vivo Elkarteak Bihotzeko Ebakuntza izandako Gaixoen IV. Topaketa antolatu zuen Gipuzkoako Poliklinikako Ateneoan. Topaketara, 40 pertsona inguru gerturatu ziren. Ekimenaren arrakasta ikusita, topaketa berri bat programatu da irailaren 17rako, 17,30etan egingo dena.
Topaketa horiek bihotzeko ebakuntza izandako gaixoentzako laguntza-saioak dira. Horietan, bertaratutakoek haien esperientziak kontatu ditzakete eta horrela, agian, bihotzeko ebakuntza izan ondoren, beldur eta kezka berdinak dituzten pertsonen talde bat aurki dezakete.
Laugarren topaketa horretan, Juanek eta Javierrek bertaratutakoekin haien bihotzeko ebakuntzak nola bizi berri izan dituzten banatu zuten. Modu horretan, laster operatuta izan behar diren gaixo batzuentzako laguntza izan daiteke. “Orain dela bi hilabete eskas ebakuntza izan duen pertsona batek gertatutakoa hemen lasai-lasai kontatzen ari dela ikusteak eta bizitza normala egiten duela esateak oso lagungarria izan da niretzat”, dio Ángelek, topaketan zegoenak eta datozen asteetan operatua izango denak
Bihotz-hodietako eritasunari aurre egitea
Beste alde batetik, Elena Yenguasek, topaketak zuzentzen dituen erizaina eta psikologoa denak, bihotz-hodietako eritasunari aurre egiteko moduaz hitz egin zuen. Gaixotasunei aurre egiteko modu ezberdinak daude baina nagusiena, azaldu zuen bezala, da inoiz gaindituta ez sentitzea. Horretarako, erabili daitezkeen hainbat baliabide dago.
Yanguasek gaixotasuna planteatzeko modu asko daudela ziurtatzen du: “hainbat pertsonek ez dute onartzen gertatzen ari zaiena eta ez dira zaintzen, ez dute medikaziorik hartzen, ez dituzte aholku egokiak jarraitzen; beste pertsonak batzuk, ordea, errealitatea oso ondo ezagutzen dute, onartzen dute eta adierazi zaizkien jarraibideak jarraitzeaz gain, osasun-baldintza onenetan egoteko modu aktiboan bilatzen dute” nabarmentzen du psikologoak.
Bihotz Bizi-Corazón Vivo Elkartearen helburua da topaketa horien bidez bihotzeko ebakuntza izan duten edo izan behar duten gaixoei laguntza eskaintzean, eta baita bertaratutako guztiek beste gaixoen esperientziak eta bizipenak ezagutzea eta horiek erabiltzea ere.
Lau topaketek izandako arrakastak partaideentzako laguntza handikoak direla baieztatzen dute. Hori dela eta, udako parentesiaren ondoren, Elkarteak “Bihotzeko Ebakuntza izandako Gaixoen V. Topaketaren” data zehaztu du: irailaren 17an, 18:30etan, Gipuzkoako Poliklinikan.
Hiriak International Meeting for Autism Research (IMFAR) izenekoaren XII. edizioa hartuko du bihartik aurrera. Autismoaren inguruan nazioartean erreferente den kongresu horretan 1.500 ikertzaile baino gehiago elkartuko dira Gipuzkoako hiriburuan eta gaixotasunarekin lotutako 800 ikerlan baino gehiago aurkeztuko dira.
IMFAR gaixotasunaren inguruan urtero egiten den topaketa da eta, aurten, lehen aldiz garatuko da ingeles hiztuna ez den Europako herrialde batean.
Gipuzkoako Poliklinika Fundazioak antolatu eta zuzenduko du IMFAR 2013.
Kongresuaren atariko modura, IMFAR aurreko eguneratze ikastaro bat burutu da gaurko egunez tokiko, estatuko eta Europako 600 gonbidaturi zuzendua, nazioarteko aditu ugarik parte hartu dutelarik.
Halaber, Kursaaleko Ganbera Aretoan IMFAR topaketari harrera egiteko kontzertu berezia ospatu da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Aurrez, Yoko Onok bideoz egindako agurra eta James Hobley dantzariaren (autismoa duen dantzari britainiarra) ikuskizuna izan dira ikusgai.
Donostia, 2013ko maiatzak 1.- Bihartik aurrera eta datorren larunbata bitartean (maiatzaren 2tik 4ra) autismoaren ikerketan nazioartean garrantzi gehien duen topaketa zientifikoa hartuko du Donostiak. Gipuzkoako Poliklinika Fundazioak antolatu eta zuzendutako topaketan bost kontinentetako zientzialariak elkartuko dira autismoaren diagnosi, kausa eta gaixotasunarekin lotutako nahasmenduen tratamenduari buruzko azken aurkikuntza eta ikerketen inguruan eztabaidatzeko (*Programa atxikitzen da).
IMFAR 2013 topaketan kontinente guztietako 1.500ikertzaile baino gehiago elkartuko dira Donostian eta autismoari buruzko 800 ikerlan berri aurkeztuko direla aurreikusten da.
Lehen aldiz ospatuko da IMFAR ingeles hiztuna ez den Europako herrialde batean. 2008. urtean soilik ospatu zen Iparramerikatik at. Orduan Londresen garatu zen. Horrenbestez, Donostia leku historikoa izango da, autismoaren ikerketan “munduko gailurtzat” jo ohi diren zientzia-ekitaldi garrantzitsu horiekin lotuta.
Topaketa gaur aurkeztu da prentsaurrekoan. Bertan gaixotasunarekin lotutako hainbat ikerlan eta ikerketa aurkeztu dira. Besteak beste, terapietan errobotak erabiltzeari buruzkoa eta terapietan erabiltzeko hobekuntza-mekanismo neuronalei buruzkoa. Horiez gain, hainbat kasu praktiko azaldu dira. Kaliforniako Unibertsitatea, Yale Unibertsitatea, Notre Dame Unibertsitatea edo Marcus Autism Center dira punta-puntako ikerketa eta ikerlan horien egileak.
Halaber, Kongresuaren atariko modura, IMFAR aurreko eguneratze-ikastaroa garatu da gaur, zortzi orduko iraupenekoa, eta tokiko, estatuko eta Europako 600 gonbidaturi zuzendua. Tartean nazioarteko aditu ugari izan dira eta, horrez gain, euskara, gaztelania, frantsesa eta ingeles hizkuntzen arteko itzulpen zerbitzua gaitu da.
Orobat, Kursaaleko Auditoriumean IMFAR topaketari harrera egiteko kontzertu berezia ospatuko da arratsaldean Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Aurrez, Yoko Onok bideoz egindako agurra eta James Hobley dantzariaren (autismoa duen dantzari britainiarra) ikuskizuna izango dira ikusgai.
Autismoa
Autismo haurtzaroaren garapeneko nahasmendu neurobiologikoa da. Normalean, eragin negatibo nabarmena izan ohi du gaixotasuna duten haurrengan. Sozializazioan, komunikazioan, irudimenean eta portaeran atzerapenak eta mugak izatea; horiexek nahasmenduaren ezaugarrietako batzuk. Maiz bestelako ezintasun edo osasun-arazo batzuekin batera ematen da. Gainera, autismoa pairatzen duten pertsona gehienek gutxieneko bizi-kalitatea garatzen laguntzeko neurriak behar izaten dituzte bizitza osoan zehar. Egun nazioartean diagnosirako erabiltzen diren irizpideen arabera, autismoa orokorrean pentsatzen dena baino maizago agertu ohi da. Hala, ikerketa sofistikatuenen arabera, AEBko zortzi urteko 88 haurretatik batek izan ohi du autismoa (mutikoen artean maizago ematen da, zehazki esatera, 54 mutikotik batek izan ohi du). Haatik, Hego Korean berriki egindako ikerketa sakon batean ikusi ahal izan denez, zazpi eta hamabi urte bitarteko 38 haurretatik batek autismoa pairatzen du.
Hori dela eta, herrialde ugaritan autismoari aurre egiteko plan bereziak gaitu dira eta nahasmendu hori hobeto ulertu, tratatu eta, etorkizunean, kasu batzuk sendatu edo prebenitzeko (gaur egun hori ezinezkoa da) baliabide asko finkatu dira. Horregatik, IMFAR topaketak munduko ekipamendu onenak elkartzea ahalbidetzen du. Horrela, pertsona eta familia asko eta askorentzako aurrerapen eta itxaropenerako arrazoia da.
DONOSTIAutism: IMFAR 2013 zehazteko herri-ekimena
Hitzordu garrantzitsu honen harira, azken hilabeteetan herritarrak autismoaren inguruan sentsibilizatzeko hainbat ekitaldi garatu dira Donostian. IMFAR (International Meeting for Autism Research)topaketarekin jarriko zaio azken puntua ekimenari.
Ekitaldiak 2012an hasi ziren eta aurten ere izan dira. Datozen egunetan, oraindik, izango dira hitzorduak, egutegi honen arabera:
2013ko apirilak 29 / maiatzak 5 (Kursaaleko Terrazak) – Laguntza premia duten pertsonen asistentziarako teknologiaren LaguntzaTEK erakusketa, Donostia Sustapenak babestuta.
Maiatzak 1 / 2 / 3 / 4 (Kursaal Kongresuen Jauregia). Ekimen aitzindaria Kongresuen Jauregian. Diseinu unibertsaleko seinaleak paratuko dira zientzia-jarduneko egunetan. Horretarako, muga intelektual edo komunikaziozkoak dituzten pertsonek ulertzeko moduko piktogramak erabiliko dira (ARASAAC atariarekin lankidetzan).
Maiatzak 2 / 3 / 4 (Kursaal Kongresuen Jauregia) – International Meeting for Autism Research topaketa burutuko da (IMFAR 2013).
Maiatzak 2 / 3 (Inbiomed; Basque Center on Cognition, Brain and Languaje; Gipuzkoako Medikuen Elkargo Ofiziala eta Andia kaleko Kutxako ekitaldi-aretoa) – Kongresutik adituek irteerak egingo dituzte Gipuzkoako profesional eta ikertzaileekin topaketak burutzeko.
Maiatzak 4 / 5 (NH Aranzazu Hotela) – Gautenak Europako Autismoaren Urteko Kontseilu eta Asanblada antolatuko du. Bertan, 30 herrialdetako kaltetutako pertsonen senideen 80 elkarte baitaratzen dira.
Maiatzak 1 / 2 / 3 (Haizearen Orrazia, Santa Clara irlaren itsasargia, Udaletxeko fatxada, Kursaaleko fatxada) – Gaueko argiztapena kolore urdinez IMFAR topaketak burutzen diren bitartean, Donostiak autismoari emandako babesaren erakusgarri.