Policlinica Gipuzkoa eta Dr. Carlos Elosegui Fundazioaren aldizkari berriak

Policlinica Gipuzkoaren 13garren alea eta Dr. Carlos Elosegui Fundazioaren 3garren alea argitaratu ditugu.

Aldizkari berriak ikusteko eta PDF formatuan deskargatzeko aukera lotura hauetan aurkituko dituzu:

Policlinica Gipuzkoaren 13garren alea:
www.policlinicagipuzkoa.com/revista.php?tabla=revista_policlinica

Dr. Carlos Elósegui Fundazioaren 3garren alea (I+D+i): www.policlinicagipuzkoa.com/revista.php?tabla=revista_carlos


Odol emailearen eguna Poliklinika Gipuzkoan

“Eman odola, eman bizia”: Policlinica Gipuzkoa, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatzen duen odol emailearen egunean parte hartzen du

Apirilaren 23an, astelehena, Policlinica Gipuzkoa bere Ateneo Gela prestatuko du goizeko 9,30etatik – 12,30etara emaileak bere odola emateko aukera izateko.  

Aurten ere, Policlinica Gipuzkoa Odol Emaileen Elkarteak antolatzen duen emailearen egunean parte hartzen du.


Gipuzkoako Poliklinikak Bizkaiko mediku profesionalei hurbildu dizkie bere zerbitzuak

Gipuzkoako Poliklinika puntako zentro kliniko aurreratua da, nola ematen dituen zerbitzuei dagokienez hala aparteko ingurunean dauzkan baliabide eta instalazioei dagokienez; bada, bere medikuntza- eta kirurgia-eskaintza aurkezteko ekitaldi bat egingo du Bizkaiko medikuntza-munduari lotutako medikuentzat eta profesionalentzat urtarrilaren 25ean 20:00etan Bilboko Gran Hotel Domine-n. Aurkezpen-ekitaldi horren xeda da Bizkaiko mediku profesionalei beren lurraldean dauden klinikekin Gipuzkoako Poliklinika bateragarri nola egin daitekeen jakinaraztea.

Gipuzkoako Poliklinikak, era horretan, Bizkaiko medikuntzarekin lankidetzan aritu nahi du goi-mailako kalitateko zerbitzu osoak haien eskueran jarriz; hartara, Bizkaiak bere baliabideak susta ditzan bultzatzen dugu eta mediku profesionalek puntako klinikara jo dezakete egoki ikusten duten guztietan.

Aurkezpen-ekitaldiaren arduradun nagusiak presidentea den Roque Ascoz doktorea eta zuzendari medikoa den Antonio Arraiza doktorea dira, eta ekitaldian bideo baten emanaldia dago: Gipuzkoako Poliklinikaren lan-filosofia eta instalazioak irudien bidez erakutsiko ditu.


Policlinica Gipuzkoaren zerbitzuen katalogo berria

Gipuzkoako Poliklinikaren zerbitzu guztien katalogo eguneratua aurkeztu nahi du. Ezagutu lehen eskutik gure pazienteen eskueran jartzen dugun goi-mailako osasun integralaren kontzeptua. Ezagutu Gipuzkoako Poliklinikaren osasun pribatu integralaren kontzeptua, medikuntza- eta kirurgia-espezialitate eta -arloak, zerbitzu zentralak eta kanpo-kontsultak, irudi bidezko diagnostikoa, egungo instalazioetako azken belaunaldiko teknologia eta etorkizuneko proiektu berriak, baita gure klinikaren etengabeko apustua eta konpromisoa medikuntza-arloko berrikuntza, garapen eta ikerketarekin ere.

Gure katalogoa deskargatzeko, sakatu ondorengo loturan.


ACB Ligan Gipuzkoa Basket babestu

Gipuzkoa Basketi emandako babes-kontratua berritu dugu. Jose Manuel Franco, Gipuzkoako Poliklinikaren Zuzendari Nagusiak; Roque Ascoz, Gipuzkoako Poliklinikaren presidenteak; eta Miguel Santos, San Sebastian Gipuzkoa Basketen presidenteak, oraindik orain, Gipuzkoako Poliklinikak San Sebastian Gipuzkoa Basket babesteko akordioa sinatu dute berriz 2006-2007 denboraldirako.

Gipuzkoako Poliklinikak taldea babestu du azken hiru denboraldietan eta, berriz ere, bere babesa erakutsi dio Gipuzkoa Basketi, ACB Ligan hasi den honetan.


Gipuzkoa Basketen babes-kontratua berritu

Gipuzkoako Poliklinikak hirugarren urtez segidan berritu dio babesa Gipuzkoa Basket Donostiako saskibaloi-taldeari. Jose Manuel Franco, Gipuzkoako Poliklinikaren Zuzendari Nagusiak; Roque Ascoz, Gipuzkoako Poliklinikaren presidenteak; eta Miguel Santos, San Sebastian Gipuzkoa Basketen presidenteak, oraindik orain, Gipuzkoako Poliklinikak San Sebastian Gipuzkoa Basket babesteko akordioa sinatu dute berriz 2006-2007 denboraldirako.

Gipuzkoako Poliklinikak taldea babestu du azken hiru denboraldietan eta, berriz ere, bere babesa erakutsi dio Gipuzkoa Basketi, ACB Ligan hasi den honetan.