Osasun Ikasgelaren 2. edizioa Eibarren
- Policlinica Gipuzkoak Osasun Ikasgelaren 2. edizioa inauguratuko du bihar Eibarren. 2013ko edizio honek lau hitzaldi barneratzen ditu.
- Biharko hitzaldian Enrique Perez Ayala Kirol Medikuntzako adituak, beste alderdi batzuen artean, kirol-jardunean elikagai-indargarriak eta edari isotonikoak nola kontsumitu behar diren azalduko du.
- Policlinica Gipuzkoa ospitale erreferentea da Kirol Medikuntzan eta Real Sociedad klubaren mediku-zentroa da.
POLICLINICA GIPUZKOAREN OSASUN IKASGELA EIBARREN
Hitzaldia: “EGIN KIROLA ZENTZUZ. Ezagutu nola kontsumitu behar diren elikagai-indargarriak eta edari isotonikoak”
Eguna: 2013ko Maiatzak 15, asteazkena
Ordua: 19:30
Lekua: Portalea Kultura Etxea. Sarrera doakoa edukiera bete arte
Eibar, 2013ko maiatzak 14.- Policlinica Gipuzkoak Osasun Ikasgelen 2. edizioa inauguratuko du bihar (maiatzak 15, asteazkena), arratsaldeko zazpi eta erdietan (19:30), Eibarreko Portalea Kultura Etxean. Zikloan lau hitzaldi barneratzen dira, 2013an zehar burutuko direnak. Hitzaldi horietan Policlinica Gipuzkoako aditu ugarik parte hartuko dute herritarrei azken aurrerapenak ekarri eta medikuntzaren arlo ezberdinei buruzko gomendioak egiteko.
Biharko hitzaldia Kirol Medikuntzako aditua den Enrique Perez de Ayalak emango du. “EGIN KIROLA ZENTZUZ. Ezagutu nola kontsumitu behar diren elikagai-indargarriak eta edari isotonikoak” izenburupean Policlinica Gipuzkoako Kirol Medikuntza Zerbitzuko buruak elikagai-indargarriak eta edari isotonikoak modu egokian nola kontsumitu behar diren azalduko du, kirol-jardun osasungarria egiteko hainbat gomendio emateaz gain.
“Deshidratazioa kontuan hartzeko fenomenoa da kirol-jardunean. Bereziki, iraupen-lasterketetan hartzeko edari egokia gatz mineralak eta azukreak kopuru orekatuan banatuta dituen hura da”, azaldu du Perez de Ayala doktoreak. Gainera, aipatu duenez, elikagai-indargarriak hartu aurretik, kirolariari metabolismoa aztertu behar da, bere energia-maila ezagutzeko.
Asfaltoko edo mendiko lasterketa bat edota beste edozein kirol egin ahal izateko ezinbestekoa da osasun-azterketa egitea, osasuna arriskuan jar dezaketen balizko kausak hautemate aldera. Adituak ziurtatzen duenez, Policlinica Gipuzkoako Kirol Medikuntza Zerbitzuan “entrenamendu egokitu eta pertsonalizatua planifikatzen da. Horretarako, kirol arloan esfortzu-proben bidez jasotzen diren datuak baliatzen dira abiapuntu gisa, modu horretan, oxigeno-kontsumoa zehazten da eta muga anaerobikoa edo giharretako akiduraren maila finkatzen da”.
Azterketa horietan zintan egiten den proba bat barneratzen da, lasterketan ematen den oinkada bideoz grabatzen delarik, dagozkion zuzenketak egin ahal izateko. Gainera, Zerbitzu horretan esfortzuko protokolo espezifiko bat jarraitzen da mendi-lasterketan ibiltzen diren edo trekking-irteerak egiten dituzten pertsonentzat. Horrela, lasterketaren edo martxaren erritmoa egokitzen da.
Adituak azpimarratzen duenez, kirolariek beren gaitasun fisikoa %30 areagotu dezakete, mediku-kontrolak eginez. Policlinica Gipuzkoa ospitale erreferentea da Kirol Medikuntzan eta Real Sociedad klubaren mediku-zentroa da.//
Sakatu hemen 2013. edizioko Osasun Ikasgelen programa osoa ikusteko