Parkinsonerako adabakia
Gipuzkoako Poliklinikaren Parkinsona Ikertzeko Zentroak Parkinsona tratatzeko adabakiaren eraginkortasuna testatzen parte hartu du Estatuko zein Europako beste zentro batzuekin batera. Zehazki, paziente gipuzkoarrekin bi entsegu egin ditugu, eta adabakiaren ezaugarriak hobetzeko eta haren eraginkortasuna egiaztatzeko modua eman digute. 2004. urtetik, Gipuzkoako Poliklinikaren Parkinsona Ikertzeko Zentroak, Gurutz Linazasoro doktoreak zuzenduta (neurologoa), hainbat entsegu kliniko egin ditu eta horiek Parkinsona tratatzeko adabakiaren eraginkortasuna egiaztatu dute. Pazienteen sintomak argi eta garbi hobetu direla antzeman dugu, eta adabakia erabiltzea erosoagoa da pilulak baino; gainera, bizitza arrunt bat izateko modua ematen du ia.
Parkinson-adabakiak era askotako dosiak ematen dituen medikamentua dauka; bere printzipio aktiboa rotigotina da. Adabakiaren bidez, azalak substantzia kimiko hori xurgatzen du modu jarraikian bere ondorioak irauten dituen 24 orduetan eta, odolaren bidez, burmuinera heltzen da; bertan, dopaminaren ordezkoa egiten du (dopamina mugimendu-kontroleko eta organismo-koordinazioko zentroei informazioa ematen dien neurotransmisorea da); izan ere, haren gabeziak Parkinsona agerrarazten du.
Parkinsona tratatzeko adabakiak bereziki egokiak dira gaixotasunaren fase aurreratuetan dauden pazienteentzat, irensteko arazoak antzematen zaienentzat eta, kirurgia bidezko ebakuntza egin ondoren, operazio ondoko fasean daudenentzat.