“Katarataren eraginez, lausotu bezala egiten da ikuspegia modu itzulezinean”
“Kataraten efektua da ikusmena lausotu egiten dela, begietan lainoa bagenu bezala. Kristalinoaren kaltzifikazioa izaten da horren arrazoia. Albiste ona da operatzeko modukoa dela. Kirurgia erosoa da pazientearentzat; asko perfekzionatu da denborarekin, eta, gaur egun, lente bat ipini daiteke kristalinoaren ordez. Lente hori izan daiteke monofokala edo multifokala. Guk lente multifokala gomendatu izan dugu”, azaldu digu Héctor Fariñaoftalmologoak. Lourdes Ruiz oftalmologoak eta biek elkarrekin emango dute konferentzia ostegun honetan, uztailak 15, Donostiako Aquariumean, eta begietako gaixotasunen diagnostikoan eta tratamenduan izan diren azken aurrerapenez jardungo dute.