
“20 minutuko siestak aproposak dira deskonektatzeko, estresa murrizteko eta oroitzapen berriak finkatzeko”
Gurutz Linazasorok, Policlínica Gipuzkoako neurologoak, loak osasun fisiko eta emozionalean duen funtsezko papera gogorarazten du.
Gurutz Linazasorok, Policlínica Gipuzkoako neurologoak, loak osasun fisiko eta emozionalean duen funtsezko papera gogorarazten du.
Gurutz Linazasoro Policlínica Gipuzkoako neurologoak adierazi zuenez, “Lecanemab eta Donanemab bezalako sendagai berriak, Alzheimerraren progresioa moteltzen dutela frogatu dutenak eta Estatu Batuetan eta Ingalaterran onartu direnak, oraindik ez dira onartu Europan”.
“85 urtetik beherako edozein pertsona, narriadura kognitibo arina edo Alzheimer hasiberria diagnostikatu eta saiakuntza kliniko berri horietan parte hartu nahi badu, gurekin harremanetan jar daiteke 696 49 68 51 telefonoan, eta doako kontsulta bat eskatu”, dio Gurutz Linazasoro neurologoak.
Parkinsona eta Alzheimerraren prebentzioan aitzindari izateaz gain, Policlínica Gipuzkoako Terapia Aurreratuen Programa saiakuntza klinikoen arloaren liderra da gaur egun. Saiakuntza kliniko baten helburua ebidentzia zientifiko sendoak dituen eta oraindik merkaturatu ez den farmako baten eraginkortasuna eta segurtasuna zehaztea da. Policlínica Gipuzkoak 33 urte daramatza Gurutz Linazasoro neurologoaren taldearen eskutik saiakuntza klinikoak egiten. “Aukera hau mila pertsonengana hurbildu dugu 65 saiakuntza kliniko baino gehiagotan, ez bakarrik Parkinsonaren alorrean, baita Alzheimerren gaixotasunarenean ere”, azaldu du neurologoak. Linazasororen hitzetan, “saiakuntza klinikoa aukera bat da, eta eskerrak eman nahi dizkiegu saiakuntza klinikoren batean parte hartu duten eta parte hartzen duten paziente guztiei haien eskuzabaltasunagatik eta konpromisoagatik”.