Kirurgia-bloke berriaren instalazioen deskribapena

Kirurgia-blokeak kirurgian aritzeko ekipamendu aurreratuenak ditu, eta Policlínica Gipuzkoan garatzen dugun jardueraren % 85 kirurgia da hain zuzen.

Hamabi ebakuntza-gela, Eguneko Ospitalea,
Obstetriziako-eremua, Zainketa Intentsiboetako Unitatea (ZIU), Anestesia Ondoko Bizkorketarako Unitatea (ABU), ditu bloke kirurgiko berriak.

Kirurgia-blokeak kirurgian aritzeko ekipamendu aurreratuenak ditu, eta Policlinica Gipuzkoan garatzen dugun jardueraren % 85 kirurgia da hain zuzen.

  • EBAKUNTZA-GELAK 
  • EGUNEKO OSPITALEA
  • OBSTETRIZIAKO-EREMUA
  • ZIU
  • ABU 
  • ESTERILIZAZIOKO ZENTRALA

EBAKUNTZA-GELAK
Policlínica Gipuzkoak orain arte 8 ebakuntza-gela baino ez zituen. Orain, aldiz, 12 ebakuntza-gela guztiz berriak ditu eta guztiek kirurgia-praktika aurreratuenetan aritzeko ekipamenduak dituzte.

Zirkuluerdi baten inguruan antolatuta daude ebakuntza-gelak, alde bakoitzean 6 daude. Hala, pazienteak eta sanitarioak azkarrago iristen dira beste igarotze-eremuetara, hala nola, ZIUra eta ABUra.

Ebakuntza-gela berrien berrikuntzen artean nabarmendu behar da horietako bi guztiz integratuta daudela. Hau da, ebakuntzen irudiak eta soinua hartzeko kamara modernoak dituzte. Kamera horiek bereizmen hoberenekoak dira eta hiru dispositiboren (kamera orokorra, ebakigunerako kamera eta kamera endoskopikoak) bidez irudiak kanpora bidaltzeko gai dira. Hala, munduko edozein tokitatik ebakuntza kirurgikoa ikustea posible izango da.

Ebakuntza-gelak integratuetan ekipamendu guztiak monitore batetik ukimen bidez eta mikrofono batetik hitz eginez erabili ahal izango dira. Hala nola, ebakuntza-mahaia, lanparak, kamerak eta kirurgia-tresneriak.

Kirurgia-blokeko beste espazioen moduan, ebakuntza-gelek 50 m2 baino gehiago dituzte eta eremu garbiak eta zabalak dira. Ekipamendu medikoa eta material kirurgikoa zintzilik dago dorre moderno batzuei esker.

Profesional sanitarioek ere azken aurrerapenak izango dituzte hainbat arlotan, besteak beste: kirurgia endoskopikoan, laparoskopia-kirurgian eta kirurgia errobotikoan.   

EGUNEKO OSPITALEA
Eguneko Ospitaleak edo Kirurgia Anbulatorioko Unitateak banako 18 gela ditu kirurgia anbulatorioa bultzatzeko. Gaur egun guztizko % 49 pazienteak dira.  

Gela horien ezaugarri nagusiak dira garbiak eta oso zabalak direla eta argi naturala dutela. Gela guztiek komuna eta telebista dute.

Eguneko Ospitale berriari esker, Policlínica Gipuzkoak kirurgia anbulatorioaren alde hartutako ildoa sustatuko du. Kirurgia horrek zauri txikieneko teknikak erabiltzen ditu. Ondorioz, pazientea azkarrago osatzen da ospitaleratze beharrik gabe.

OBSTETRIZIAKO-EREMUA
Policlínica Gipuzkoak bakarrik obstetrizian jarduteko zona bat jarri du martxan. Zona horrek Laguntza Bidezko Ugalketa-unitate bat du eta in vitro ernalketa teknikak aplikatuko dituzte bertan.

Dilataziorako bi areto eta erditze-gela moderno bat ere ditu. Erditze-gelan argia naturala da eta horrek erditzeko garaian giro lasaiagoa eskaintzen du. Halaber, zesareak artaratzeko ekipamendu aurreratuenaz prestatutako erditze eta ebakuntza-gela bat eta jaio berriak bizkortzeko eremu bat ditu. 

ZAINKETA INTENTSIBOETAKO UNITATEA
Zainketa Intentsiboetako Unitate (ZIU) berria irekitzean, Policlínica Gipuzkoak 14 ZIU postu berri izaten ditu. Postu garbiak dira eta banako geletan antolatuta daude. Beharrezko kirurgia-tresneria (seruma, perfusio medikazio-ponpak, aireztapena eta monitorizazioa) izaten duten dorre modernoez hornituta daude.

Alde horretatik, Zainketa Intentsiboetako Unitate berria mota guztietako pazienteekin lan egiteko prestatuta dago. Geletan, bereziki kontuan hartu da ekipamenduak zoruan ez uztea, errazago jardun ahal izateko.

Horrez gain, ZIUan erizaintzako bi kontrol eta itxarongela bat daude. Halaber, informaziorako gelak dauzka. Gela horietan senideei beharrezko intimitateaz pazientearen egoerari buruzko informazioa eman ahal izango zaie.

ANESTESIA ONDOKO BIZKORKETARAKO UNITATEA
Anestesia Ondoko Bizkorketarako Unitatea (ABU) ebakuntza-gelekin zuzenean lotuta dago. ABUak guztira 15 postu ditu.

ABUko zazpi postu kasu larriak artatzeko prestatuta daude eta erizaintzako kontrol bat dute. Horrez gain, ABUko postu guztiak monitoreak dituzte anestesista-taldeak eta erizainek unitatean ospitaleratutako pazienteen bizi-konstanteak kontrolatzeko eta ikusteko erabiltzen dituzte.

ESTERILIZAZIOKO ZENTRALA
Kirurgia-blokeak Esterilizazioko Zentrala du, ebakuntza-geletara zuzenean sar daiteke korridore, igogailu eta karga-jasogailu independenteen bidez. Hala, esterilizatutako material kirurgikoaren joan-etorriak errazten eta izugarri zaintzen ditu.

Kirurgia-instalazioetan erabiltzen den material, orga eta tresneria guztiak Esterilizazioko Zentraletik igarotzen du. Zentralean, kirurgia-bloke berriko esterilizazio-eremura sartu ahal izateko beharrezko tratamendua aplikatuko zaie.  

Esterilizazioko Zentral berriari esker, Policlínica Gipuzkoak kirurgia-bloke berrian eskainiko duen kirurgia-zerbitzuaren segurtasuna, trazabilitatea eta kalitatea hobetuko du.