Hemendik aurrera, Policlínica Gipuzkoara iristen diren txikiek merezitako Ausardia-ziurtagiria jasoko dute
Policlínica Gipuzkoan, Pediatriako kontsultak, Larrialdiak eta Ospitalizazio-solairuak bisitatzen dituzten haurren ausardia aitortzeko eta ospatzeko ekimen bat jarri dugu abian. Realarekin batera, ausardia-ziurtagiri berezi bat diseinatu dugu, premiazko egoerei aurre egiten dieten txikiei emateko.