Irekiera-ekitaldi ofizialeko burua Eibarko Miguel de los Toyos alkatea izango da, eta ekainaren 8an egingo da
Policlínica Gipuzkoak Eibarren irekiko duen kontsulta-zentro berria bete-betean hasiko da lanean ostiral honetan, ekainak 1. Irekiera-ekitaldi ofizialeko burua, Miguel de los Toyos hiriko alkatea izango da, eta ekainaren 8an, ostirala, egingo da 12:30tan. Ekipamendu berri hau Eibarko erdialdean egongo da kokatuta (Ibarkurutze 2), eta era guztietako zerbitzuak eskainiko ditu: espezialitateak, proba diagnostikoak, analisi klinikoak eta kontsultak. Instalazio berrien azalera erabilgarria 383 m2-koa izango da, eta lokala bera kaleko solairuan egongo da kokatuta. Honelaxe egongo da banatuta: 9 kontsulta, sendaketen gela, Erradiologia, mamografiak, ekografia ginekologikoak eta bularraldeko ekografiak. Guztira, hamaika espezialitate eskainiko dira bertan. Zerbitzu horiek guztiak Policlínica Gipuzkoarekin lan egin ohi duten aseguru-konpainia eta mutua nagusiekin egongo dira itunduta.