Policlínica Gipuzkoa, Realaren babesle berria
Realaren jokalarien osasunaren erreferentziazko eritetxea izango da
Bost urte beranduago, Reala eta Policlínica Gipuzkoa berriz ere elkarturik daude, Policlínica Realaren babesle ofiziala delako hurrengo hiru denboralditarako. Akordio horren arabera Realaren jokalari guztiek Policlínica Gipuzkoan egingo dituzte bere azterketa medikuak.
Guztira 178 jokalari izango dira Policlínicaren arreta jasoko dutenak. Dagoeneoko udaran fitxatutako jokalari berriei egindako azterketak policlinican egin zitzaizkien.
Lortutako akordioaren arabera, Policlínican jaiotzen diren haurrei Realaren bazkide txartela oparituko zaie eta hazten direnean Anoetara hurbildu nahi izanez gero bere aitzintasuna kontutan izango da.
Gainera, Realaren webgunean Policlínicak bere lekua izango du bertan osasunarekin zerikusia duten berri, artikulu, etabar. argitaratuko direlarik.