Michaela Specht, Realeko jokalari berria, Policlínica Gipuzkoan azterketa medikoa egin du
Realak eta Michaela Specht atzelariak akordioa lortu dute jokalaria talde txuri-urdinean joka dezan 2023-24 denboraldia amaitu arte.
Michaela Specht Grafenwöhr hirikoa da (Alemania) eta 25 urte ditu. Atzelaria da eta FC Bayern München taldean eman zituen bere lehen pausoak futbolari profesional moduan eta, bi urteren ondoren, TSG Hoffenheim taldeak fitxatu zuen eta han igaro ditu azken zazpi denboraldian. Gainera, jokalari internazionala izan da Alemaniako selekzioarekin beheko kategorietan.