Gipuzkoako Poliklinikako Hemodinamika zerbitzua aitzindari Sintrom sendagaia ordeztu dezakeen teknika berritzaile batekin
• Gailu buxatzaile baten bidez bihotzaren ezker belarritxoa ixtean bizi osoan zehar ahoko antikoagulanteak (Sintrom) hartu behar izatearen mendekotasunetik libra ditzake pazienteak betiko.
- Gipuzkoako Poliklinikako Hemodinamika Zerbitzuak joan den apirilaren 18an (osteguna) egin zuen lehen aldiz halako ebakuntza Euskadin.
- Pazientea 66 urteko gizonezkoa zen, tamaina handiko gibel-angioma zuena. Duela zenbait hilabete palpitazioak nabaritzen hasi zen eta fibrilazio aurikularrak eragindako arritmia osoa hauteman zitzaion, antikoagulatzea eskatzen zuena.
- Bere gibel-angioma odol-jarioan hasteko arriskua zela medio, ezker belarritxoa larruazaletik ixteko erabakia hartu zen. Pazienteak onera egin zuen eta 48 ordu baino gutxiagoan ospitaleko alta jaso zuen.
- Prozedura Hemodinamika Aretoan egiten da eta, gutxi gorabehera, bi orduko iraupena du. Gailua txertatzeak ez dakar arrisku handirik eta txertaketa hori egiteko esperientzia areagotu ahala arrisku hori murriztu egiten da.
Donostia, 2012ko apirilak 24.- Fibrilazio aurikularra izan eta bizi osoan zehar antikoagulante bat (Sintrom ezaguna) hartzera behartuta dauden pertsonek beste alternatiba bat dute. Gipuzkoako Poliklinikako Hemodinamika zerbitzua izan da Euskadin lehena Sintrom sendagaia ordeztu dezakeen teknika berri bat aplikatzen.
Ebakuntza berritzailea da, gailu buxatzaile baten bidez bihotzeko ezker belarritxoa ixtean datzana (duen formagatik belarritxo izendatzen den alferrikako apendizea). Prozedura bi ordu inguruan burutzen da eta hori eginda fibrilazio aurikularra pairatzen duten gaixoak Sintrom sendagaiarekiko duten betiko mendekotasunetik aska ditzake. Gailu hori txertatzeak ez du arrisku handitik eta txertaketan esperientzia areagotu ahala arrisku hori murriztu egiten da.
Joan den apirilaren 18an (osteguna) egin zen lehen aldiz halako ebakuntza Euskadin, Gipuzkoako Poliklinikako Hemodinamika Zerbitzuan. Pazientea 66 urteko gizonezkoa zen, tamaina handiko gibel-angioma zuena. Duela zenbait hilabete palpitazioak nabaritzen hasi zen eta fibrilazio aurikularrak eragindako arritmia osoa hauteman zitzaion, antikoagulatzea eskatzen zuena.
Bere gibel-angioma odol-jarioan hasteko arriskua zela medio, ezker belarritxoa larruazaletik ixteko erabakia hartu zen. Pazienteak onera egin zuen eta 48 ordu baino gutxiagoan ospitaleko alta jaso zuen.
Adituek diotenez, ebakuntza horrek hainbat abantaila ditu: “Gailuarekin garun eta hodietako istripu enbolikoak prebenitzen dira, hau da, ezker belarritxo aurikularrean kokatutako odolbilduek eragindako enboloen ondorioz garuneko arteriatan odol-fluxua murriztea. Halaber, teknika berritzaile horrekin odolbilduen aurkako tratamendua (ahoko antikoagulanteak) utzi egin daiteke, modu horretan, halako sendagaiak epe luzean hartuta izan ohi den hemorragia arriskua saihestu egiten da” azaldu du Mariano Larmanek, Gipuzkoako Poliklinikako Hemodinamika Zerbitzuko buruak.
Teknika berri horren bertute handiena munduan zehar antikoagulanteak hartzen dituzten milaka pertsonei ematen zaien itxaropena da, izan ere, Sintrom bidezko tratamendua utz dezakete bide hemodinamikotik bi ordu eskasean egiten den ebakuntza txiki hori eginez.
Espainian, gaur egun, Sintrom sendagaia da medikuen kolektiboak gehien agintzen duen sendagai antikoagulantea. Gutxi gorabehera, 800.000 paziente dira antikoagulanteak hartzen dituztenak. Espainiako biztanleriaren % 1,5 eta % 2 arteko portzentajea da hori. Paziente horiek teknika hori balia dezakete egunero altzoan daramaten pilulari agur esateko. //