Podoactiva zerbitzuak

KIROPODOLOGIA

Podoactivan, zure oinek behar dituzten zainketa guztiak ematen dizkizugu:

  • Azkazalak moztea eta leuntzea.
  • Orbaindutako azkazalak tratatzea.
  • Maskurrak eta helomak tratatzea.
  • Oinazpiko garatxoak tratatzea.
  • Mikosia tratatzea (onddoak).
  • Hipehidrosia tratatzea (gehiegizko izerdia).
  • Hidratazioa.

PODOLOGIA GERIATRIKOA

OIN DIABETIKOAREN UNITATEA

OINATZEN AZTERKETA

Poliklinikaren Oinaren Unitatean honako azterketa hau egiten dugu, Podoactivarekin batera:

  • Artikulazioak eta giharrak miatzea ohatilan.
  • Analisi estatikoa presio barapodometrikoko plataformarekin.
  • Analisi dinamikoa presio barapodometrikoko plataformarekin.
  • Analisi dinamikoa abiada handian filmatuz. Horrela, giza begiak denbora errealean ikusi ezin ditzakeen anomaliak antzeman ditzakegu. 3D eskanerra, mundu osoan patentatua. Podoactiva barne-zola pertsonalizatuak

HAURRAK

Lehen azterketa biomekanikoa egiteko adinik onena 4-5 urte bitartean da, haurrak malformazio akuturik edo ezegonkortasun-sintomarik (askotan erortzea, esaterako) ez badu.
Haurren kasuan, hitzordua eskatzeko arrazoirik nagusienak oin valgoak, mina orpoetan, puntetan ibiltzea eta ezegonkortasuna dira.
Haur baten zapaltzeko moduak kirolean duen errendimendua eta garapen psikomotor egokia izatea baldintzatzen ditu.

SEVER SINDROMEA

Mina orpoetan, batik bat ariketa fisikoa egin ondoren. Biomekanikarekin estu lotuta dago, eta gehienetan, kirola egiteari utzi gabe konpon daiteke.

AZTERKETAK

Podoactivan, barne-zolekin egindako tratamendu guztiek lehen urteko azterketak barne hartzen dituzte: 1 Confort Line zolen kasuan eta 3 Elite Sport zolen kasuan.

PODOACTIVA BERMEA

Gure tratamendu guztiek 1 urteko bermealdia dute.

GURE TEKNOLOGIA

Poliklinikaren Oinaren Unitateak mundu osoan patentatuta dagoen berezko teknologia du, material esklusiboekin eginiko tratamenduak, eskaneatu, diseinatu eta robotizatuki ekoizteko.