Tabakismoaren tailerra

Orain, Poliklinika Gipuzkoarekin, erretzeari utz diezaiokezu. Osagai anitzeko tratamendua eskaintzen dizugu, programa trinko batekin eta diziplina anitzeko taldearekin.

Xedeak

Tailer berri honen xedea erretzeari uzteko erabakia hartu dutenei beharrezko tresnak ematea eta behar duten guztian laguntzea da. Tailerrean zehar tratamendu farmakologikoa eta laguntza psikologikoa ematen zaio pertsona bakoitzari, erretzeari utzi aurreko asteetatik. Behin tabakoa utzita, terapia trinkoa eta hurbileko jarraipena egiten zaie.

Abstinentzia-sindromearen sintomak kontrolatzen dituen eta gaixoberritzeko arriskua drastikoki murrizten duen banako tratamendu eraginkorra da, arrakasta-tasa handiarekin.

Tabakismoaren tailerrak 3 hilabeteko iraupena dauka, eta barne hartzen ditu 5 kontsulta pneumologoarekin eta 1 kontsulta psikologikoarekin.

Tabakismoaren tailerra

Hasierako balorazioa

  • Tabakismoaren diagnostiko espezifikoa
  • Motibatzeko elkarrizketa
  • Esku hartzeko plana

Tabakismoaren osagai anitzeko tratamendua

  • Programa: pneumologia y psikologia
  • Ebaluazioa eta arreta pertsonalizatua
  • Tratamenduaren barneko euskarri soziala
  • Abileziak entrenatzea eta arazoak ebaztea
  • Gaixoberritzea prebenitzea
  • Tratamendu farmakologikoa