Miguel, Cuéllar doktorearen pazientea, belauneko protesi pertsonalizatuarekin
Miguel Larretxek hainbat haustura eta lotailu-ebakuntza izan zituen ezkerreko belaunean eta min horrek ezgaitu egin zuen lanerako, Ricardo Cuéllar doktorearen eskuetan jartzea erabaki zuen arte protesi pertsonalizatu bat jar ziezaion.
Policlínica Gipuzkoan jada protesi pertsonalizatu horiek egiten dira, eta belaunean zein sorbaldan ezarri dituzte jada. Ricardo Cuéllar traumatologoak gaixo bakoitzari neurrira egindako protesiak eskaintzen dizkio. Protesi horiek hiru dimentsioko hezur-ereduetatik abiatuta diseinatzen dira eta erresonantzia magnetiko baten bidez lortutako gaixoaren artikulazioaren aurretiko irudietan oinarritzen dira.
Gainera, eraginkortasun eta zehaztasun kirurgiko handiagoak eta ospitaleko egonaldi murritzagoa bermatzen dituzte. Horrela azaldu du Miguel Larretxek, eta ziurtatu du
Protesi pertsonalizatua normala baino hobeagoa dela. Suspertzea agerikoa da ebakuntza-gelatik irteten zaren unetik, eta erantsi du ospitaletik bertatik oinez irten zela.