Policlínica Gipuzkoako Bihotzaren Unitateko pazienteen esperientzia
Policlínica Gipuzkoako bihotzaren kirurgia-taldeak operatutako Iñaki Alkiza, Francisco Javier Gabilondo eta Ascensión Ugalde gaixoek beren bihotz-operazioei buruz hitz egin digute, eta horien ostean nola dauden azaldu digute.
Gaixoek azpimarratu dute “esperientzia oso gogorra izan arren lasaitasunez hartu behar dela”. Bihotzaren Unitateko diziplina anitzeko taldeari esker, ebakuntzen ostean “bizitza guztiz normala” egin ahal izan dute. “Berehala ondo sentitu nintzen” azaldu du Iñaki Alkizak. Bestalde, Ascensión Ugaldek honela erantsi du:
Bizitza normala egiten dut, nire lagunekin irteten naiz eta berriro bidaia bat egin ahal izan dut. Bizitza normala egin daiteke, eta horrela egin behar da gainera.
Policlínica Gipuzkoak bihotzari eragiten dioten arazoak puntako teknologiarekin eta ekipamendu mediko aurreratuenarekin modu koordinatuan tratatzeko diseinatu den ekipo handi bat du: irrati-frekuentziaren bidez diagnostiko-eta ablazio-metodorik aurreratuenak aplikatzen dituen Bihotzaren Arritmia Unitatetik hasita, azterketa kardiobaskularrak, 64 mozketako OTA, analisi osoak, elektrokardiogramak eta ekokardiogramak…arteria koronarioekin zerikusia duten patologia osoa tratatzen duen Hemodinamikaren Zerbitzuraino.
Gainera, Policlínica Gipuzkoako Bihotzaren Unitateak Bihotz Errehabilitazioko Programa jarri du gaixoen eskura, ebakuntzaren osteko ariketak egin, eta, modu horretara, gaitasun fisikoa hobetu eta bihotzeko arazoak ekidin ahal izateko.